23 urtez azpiko Abadiño-Berriozar taldeak urrezko domina bi irabazi ditu Munduko Sokatira Txapelketan

Anboto 2024ko ots. 9a, 12:42
Bi taldeak elkarrekin, finalak irabazi ostean.

Emakumeetan eta gizonetan, bietan nagusitu dira.

Abadiñoko 23 urtez azpiko gazteak bikain dabiltza Suedian jokatzen ari den Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan. Atzo, talde mistoak zilarrezko domina bat eskuratu zuen. Gaur, berriz, urrezko domina bi irabazi dituzte. Kasu honetan, Abadiñoko tiralariek Berriozarrekoekin osatu dute taldea, emakumeetan nahiz gizonetan. Emakumeek Irlandako talde bat menderatu dute finalean. Gizonek, berriz, Ipar Euskal Herriko Zuraide taldearen kontra irabazi dute finala.

Abadiñoko eta Berriozarko tiralariek osatutako emakumeen taldea.

Abadiñoko eta Berriozarko tiralariek osatutako gizonen taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!