Gaur hasi da Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa Suediako Helsingborg herrian eta goiz emankorra izan dute Abadiño Sokatira Taldekoek. 23 urtez azpiko talde mistoak zilarrezko domina irabazi du. Finalerako bidea nagusitasunez egin ostean, Txina Taipei gehiago izan da finalean. Arratsaldean gizonen txanda izango da 600 kilora arteko pisuan eta bihar beste hainbat tiraldi izango dituzte.
Munduko txapelketaren zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN jarraitu daiteke.
23 urtez azpiko taldea finalerdietako tiraldi batean.