Gaur hasi da Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa Suediako Helsingborg herrian eta hantxe dabil Abadiño Sokatira Taldea. Gaur goizean talde bi lehiatuko dira: emakumeak, 500 artekoan eta 23 urtez azpiko talde mistoa. Azken horiek finalerdietarako sailkatu dira eta domina bat irabazteko aukera dute. Arratsaldean gizonen txanda izango da, 600 kilora arteko pisuan.
Bihar beste hainbat txapelketatan arituko dira. Goizean, 23 urtez azpiko mailako bi taldeak eta emakumeen talde nagusia, 540 kilora artekoan; arratsaldean, gizonen talde nagusia, 560 kilora artekoan.
Munduko txapelketaren zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN jarraitu daiteke.