Domekan Traña-Matienan egingo duten Gabonetako Azokan Yanire Granero diseinatzaile abadiñarra omenduko dute. Granerori 2016an bularreko minibizia diagnostikatu zioten, eta berri txar hura jaso eta berehala ekin zion haren kontra borrokatzeari.Orduantxe diseinatzaile abadiñarrak proiektu solidario bat martxan jarri zuen; Memiimo diseinu tailerra. Memiimo markaren aterkipean hainbat lan egin zituen Granerok. 2023ko uztailean hil zen gazte abadiñarra.
Orain bere herrikideek omenaldia egingo diote Granerori. Omenaldia domekan izango da, Traña-Matienako eskoletako aterpean egingo duten azokan.
Gainera, azokan parte hartuko duten artisauek saski baten zozketa egingo dute. Eta saski horrekin lortutako dirua minbiziaren aurkako ACAMBI elkarteari bideratuko diotela azaldu dute.
Azoka 11:00etatik 15:00ak bitartean izango da eta guztira, 18 postu egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek. Bertan ogia, gozogintzako gauzak, arropak eta bitxiak erosi ahalko dira, besteak beste.