Esku pilotan, buruz buru, Jon Jarak Koldo Bikandi izango du aurkari. Biek latz sufrituta lortu zuten finalerako sailkatzea: Jarak 40-36 irabazi zion Iker Eskamez abadiñarrari, eta Bikandik 40-39 Unax Ramirezi. Aurten inguruko pilotari gazteen aldeko apustua egin dute antolatzaileek, eta pilotariak ezin hobeto erantzuten ari dira.
Paleta mistoan Amaia Larraldek-Ander Asurmendi eta Mikel Garcia-Laura Saez bikoteen artekoa da finala. Larraldek Ane Ibañez ordezkatuko du, azken honek ezin izango duelako finala jokatu. Kasu honetan, lehenengo finalerdia izan da gogorrena, Ibañez-Asurmendi bikoteak Iñigo Arrieta-Maider Ardanaz bikoteari irabazi ziona: 30-26.