Citroen AX baten bolantean, Igor Urien abadiñarrak Euskal Herriko igoeren txapelketa irabazi du turismoen mailan. Abadiño Karting Taldeko pilotuak goitik behera agindu du denboraldi osoan. Txapelketa sei lasterketek osatu dute eta euretako bakoitzean manga bi lehiatu dira; beraz, hamabi lasterketa. Bada, Urienek euretako hamaika irabazi ditu: Aia, San Cosme, Dima, Jaizkibel eta Urrakin. Opakuan manga bat irabazi zuen eta bestean bigarren geratu zen. Irail hasieran, Dimako igoeran emandako erakustaldia azpimarratzekoa da. Euripean hegan egin eta barquettek eta formulek baino denbora hobea egin zuen, prestazioetan alde handia dagoen arren.
Txapelketa honetan Aitor Zabaleta eta Bruno Scherer geratu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Durangaldea Racing Elkarteko Lebeiti bosgarren sailkatu da.
Igor Urien Citroen AX autoarekin.