Silvia Triguerosek hirugarren tokian amaitu du sei egun iraun duen Dragon's Back Race proba

Anboto 2023ko ira. 11a, 09:12
Silvia Trigueros probako une batean (Argazkia: Facebook; Montane Dragon's Back Race)

Emakumeetan hirugarren izan da eta sailkapen orokorrean zortzigarren.

Parte hartzaileek astelehen goizean hasi zuten Dragon's Back Race proba luze eta gogorra Galesko (Erresuma Batua) Conwy herrian dagoen Erdi Aroko gaztelu ikusgarritik. Hurrengo sei egunetan 380 kilometro egin zituzten, 17.400 metroko desnibela gaindituz. Hantxe aritu da Silvia Trigueros korrikalaria (Abadiño, 1976) eta lan bikaina osatu du: emakumeen sailkapenean podiumera igo da hirugarren tokian sailkatuz eta sailkapen orokorrean zortzigarren tokian amaitu du. Bero handia bidelagun, ibilbide exigenteari aurre egin behar izan dio Scarpa taldeko korrikalariak: mendikate konplikatuak, lur zingiratsuak… "Nekatuta, baina oso pozik" amaitu duela adierazi du. 

Silvia Trigueros ezkerrean, lehenengo sailkatuekin eta probako antolatzaileekin batera (Argazkia: Montane Dragon's Back Race)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!