Ikusmin handia sortu du aurten Abadiñoko euskal ezkontzak. Izan ere, sexu bereko bikoteak antzeztu du ezteia. Ekaitz Herrera Azkarraga abadiñarra eta Koldo Rodríguez Akarregi lekeitiarra modu sinbolikoan ezkondu dira herritarren aurrean. Orain arteko eredua irauli guran, emakumeek egin dituzte alkate eta notario lanak.