Traña-Matienako jaietan gertatutako eraso matxistak gaitzetsi ditu Abadiñoko Udalak

Anboto 2023ko mai. 12a, 13:47

Abadiñoko Udalak bat egin du Traña-Matienako Jai Batzordeeak eta Txosna Batzordeak sinatu duten adierazpenarekin. 

Abadiñoko Udalak erabateko "gaitzespena eta haserrea" adierazi ditu San Prudentzio jaietako bigarren asteburuan emakumeen kontra gertatu diren erasoengatik. "Eraso hauek emakume erasotuen osotasun fisiko eta moralaren aurkako atentatua dira, eta ondorioz, beren giza eskubideen urraketa larri eta onartezina", azaldu dute. 

Bestalde, Abadiñoko Udalak herritar guztiei eskatu die inolako eraso matxistaren konplize ez izateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!