"Haserrea eta amorrua sentitzen ditugu. Barikuan, txosna batzordea osatzen dugun eragileok elkarretaratzea deitu genuen, pasaden asteburuan izandako erasoak salatu eta gure herrian horrelakorik onartzen ez dugula adierazteko. Baina, zoritxarrez, berriz ere gauza bera errepikatu beharrean gaude: Erasotzaileak ez zarete ongi etorriak, ez zaituztegu gure kaleetan nahi", salatu dute.
Bestalde, erasotuei beraien babes osoa helarazi diete eta salatzerakoan erakutsitako indarra azpimarratu dute.