Traña-Matienako auzotarrek kalera irten dute joan zen asteburuan jaietan egon ziren erasoak salatzeko. Donien Atxaren aurrean kontzentratu dira, pertsona bik jasandako bazterkeriazko erasoa eta emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko. Txosna Batzordeak egin du protestarako deialdia, eta bertara batu dira Jai Batzordea, Udala eta norbanakoak. Txosna Batzordeak gogoratu duenez, adingabez eta adinez nagusi direnez osatutako talde batek “ukabilka eta ostikoka” egin zuen barraketan zeuden lagun biren kontra. Erasotzaileek “Abadiñoko zein inguruko herrietako liskar batean baino gehiagotan” parte hartu izan dutela jakinarazi dute.
Bestalde, Txosna Batzordeak gogor salatu du emakume batek auzoko taberna batean jasan zuen eraso matxista. Bi gizonezkok emakumea inguratu eta eraso zuten, azken honek bertatik alde egiteko asmoa agertu zuen arren.
Gaurtik domekara, jaietako bigarren asteburua ospatuko dute Traña-Matienan.