Traña-Matienako auzotarrak jaietan murgilduta dabiltza eguenetik. Mozorro eguna ospatzen dabiltza gaur. Eguerdian herri bazkaria egin dute frontoian, eta kuadrillen arteko jokoak egin dituzte gero plazan. Aurtengo mozorro gaia marrazki bizidunak izan dira. Herritar ugarik irten dute kalera mozorrorik irudimentsuenak soinean jantzi eta jaiarekin jarraitzeko. Gauean Altxa Porru taldeak erromeria eskainiko du Traña plazan.