Parranda giroan jaso dute Donien Atxa Traña-Matienako jaietan. Iazko ekitaldiaren ondoren segurtasun neurriengaitik garabi batek berriro Donien Atxa dagokion zuloan ipini behar izan zuela umorez gogoratu dute. Horretarako, jostailuzko garabi bat puntan jarri diote.
Aurten omendu dituzten auzokideak txalo zaparrada bategaz jaso dituzte. Atxa burdindegiko Arriaga-Rodríguez familiako kideak izan dira. 48 urtez denda zabalik izan ostean, burdindegia zarratzea erabaki zuten iaz.