[BIDEOA] Martins Licisek Euskal Herrian grabatutako dokumentala ikusgai dago

Anboto 2023ko api. 17a, 13:07

Abadiñoko probalekuan Urdax Magunazelaiagaz eta beste harrijasotzaile batzuekin emandako erakustaldiak agertzen dira, baita Abadiñoko sokatira taldearen entrenamendu bat ere.

Martins Licis 'Munduko gizonik indartsuena' legez ezaguna den atleta Euskal Herrira etorri zen otsailean, indar probak ezagutzera. Bere youtube kanalean publikatu du dagoeneko bidaia haren inguruko ikus-entzunezkoa. Abadiñoko probalekuan emandako erakustaldiak ikusmin handia sortu zuen. Egun hartan Licisek Urdax Magunazelaiagaz batera bizitako esperientzia agertzen da dokumentalean. Kirolari letoniarrak Abadiñoko sokatira taldeari egindako bisita ere agertzen da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!