Abadiñoko probalekuak harri-jasotze erakustaldi berezia hartu du gaur. Martins Licis atleta letoniarrak ikusmin handia sortu du. Beste harrijasotzaileekin batera, erakustaldi ederra eman du. 2019an Munduko Gizonik Indartsuena (World's Strongest Man) sariketa irabazi zuen. Licis Euskal Herriko beste 10 harri jasotzailerekin batera egon da Abadiñon. Urdax Magunazelaia abadiñarra ondoan izan du.
Goiz berezia izan da bi protagonistentzat. Urdax Magunazelaiak bere markarik onena egin du 255 kiloko harria birritan jasota. Martins Licis 'Munduko Gizon Indartsuena' txapelketako irabazleak 252 kiloko harria altxatu du, besteak beste.