Itziar Larrinagak '3052' liburua aurkeztuko du Abadiñon

Aritz Maldonado 2023ko ots. 10a, 10:30

Gaur izango da aurkezpena, Abadiñoko Isiotu elkartean, 19:00etan; Itziar Larrinagak euskaratu du liburua. 

Mamadou Dia senegaldarrak Dakarretik Murtziara egindako bidaiaren testigantza batzen du 3052 liburuak; hain zuzen ere, horixe da hiri biak banatzen dituen kilometro kopurua. Europara heltzea lortuz gero, bidaiaren nondik norakoak liburu batean kontatuko zituela berba eman zuen Diak, etxekoek eta lagunek jakiteko zelako bidaia izan zen. Esan eta egin. Itziar Larrinaga abadiñarrak Dia ezagutzeko aukera izan zuen orain urte batzuk, baita bere istorioaren berri izateko eta liburua ezagutzeko ere. Diak bizitakoak hemen ere ezagutzea garrantzitsua izan zitekeelakoan, liburua euskaratu zuen. "Horrelakoak gizarteratzea garrantzitsua da. Guk gure kultura eta gure ingurua ezagutu ditzakegu, eta horri eskerrak ingurua ulertu. Baina horiek bakarrik ezagututa, gatx egiten zaigu besteak ulertzea", adierazi du Larrinagak. KCD GKEagaz batera kaleratu du liburua, Cine Invisible jaialdiaren barruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!