Urkiolara ez igotzea gomendatu du Ertzaintzak, "ibilgailuen pilaketak" eragozteko

Anboto 2023ko urt. 21a, 14:57
(Artxiboko irudia)

"Bidegabeko aparkalekuek" zirkulazioari eragiten diotela ohartarazi dute.

Elurra egin ostean, jende asko Urkiolara joan ohi da elurraz gozatzera. Asteburu honetan ere berdina gertatzen ari da eta Ertzaintzak mezu bat kaleratu du sare sozialetan Urkiolara ez joateko gomendatuz. Honela dio: "Urkiolara ez igotzea gomendatzen dugu, ibilgailuen pilaketak eta bidegabeko aparkalekuek zirkulazioari eragiten diotelako". 

Beste urte batzuetan trafikoa ez ezik, bertan pilatuta zikinkeria ere arazo bihurtu izan da. 2021ean, elurte baten ostean Urkiolara joandako batzuek utzitako zikinkeriarekin bideo bat grabatu zuten. Ondoren, Urkiolako Parke Naturaletik auzolana deitu zuten eremu hura garbitzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!