Urkiola garbitzen laguntzeko deialdia egin dute parke naturaletik astebururako

Anboto 2021ko urt. 21a, 11:05

Azken elurtean batutako jendetzaren ostean, Urkiola "zaborrez beteta" dagoela salatu dute parke naturaletik.

Hori konpontzeko,  laguntza eskatu dute. Barikurako eta domekarako egin dituzte garbitzen laguntzeko deialdiak. Izena emateko, 94 681 41 55 telefonora deitu behar da, edo urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus helbidera idatzi behar da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!