Abadiñoko herritar talde batek sortutako Isiotu Kultur Elkartearen espazio berria atzo inauguratu zuten Traña-Matienako Laubideta kalean. Pintxo jana, zuzeneko musika eta bertsoak izan ziren ekitaldiko osagai batzuk.
Abadiñon "gune euskalduna, euskaltzalea, feminista eta ezkertiarra sortzea" dute helburu eta horretarako "gune bat", taberna bat, zabaldu dute. Horrez gain, herrian kultur jarduerak ere antolatu gura dituzte.
Baske Street Boys taldeko kideek Isioturi eskainitako abestia.