Inhar Ugarte buruz buruko txapeldun eta Espinal-Gorostiaga eta Larrarte-Mutuberria bikoteak binaka, Kepa Arroitajauregiren oroimenezko txapelketan

Anboto 2022ko urr. 31a, 13:56

Finaleko protagonistak, antolatzaileak eta erakundeetako ordezkariak, finalen osteko familia argazkian.

Tornosolo trinketean jokatu zituzten finalak, joan zen barikuan.

Buruz buru Inhar Ugarte Ekhi Ziarrusta baino gehiago izan zen, baina partidu lehiatua jokatu zuten: 40-34. Finaleko partidurik estuena emakumeen paletakoa izan zen. Amaia Espinalek eta Paula Gorostiagak tanto bakarraren aldearekin hartu zituzten mendean Maider Mendizabal eta Leire Galdos: 30-29. Azkenik, gizonen paletan, Larrartek eta Mutuberrik jantzi zuten txapela Arrieta-Pablos bikoteari 30-18 irabazita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!