Isiotu kultur elkarteko kideek gune bat zabaldu ahal izateko diru-bilketa hasi dute

Anboto 2022ko urr. 6a, 16:00

Abadiñon kultur elkarte berri bat sortu dute: Isiotu. Kultur egitasmoen bitartez, euskara, feminismoa, sexu askapena, elkartasuna eta hausnarketa bultzatzea gura duen elkartea. Orain, balio horiek guztiak lantzeko gunea zabaldu gura dute.

Elkartearen balioak lantzeko eta abadiñarrentzako erreferentea izango den topaleku bat zabaldu asmoz crowdfunding kanpaina bat abiatu dute. Kanpaina interneteko goteo.org atariaren bitartez egingo dute. Hemen dago aukera Isiotukoei diru-bilketagaz laguntzeko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!