Denboraldiko bigarren lasterketa eta denboraldiko bigarren podiuma Igor Urienentzat

Maialen Zuazubiskar 2022ko ira. 20a, 09:04
Igor Urien ezkerretik hasita lehenengoa

Jaizkibelgo igoeran bigarren postua lortu du Igor Urien abadiñarrak. 

Asteburuan XLIV Jaizkibelgo igoera jokatu da, Euskal Herriko Mendi Txapelketako proba, eta bertan Igor Urien abadiñarrak bigarren postua lortu du. Urienek Citroen AX autoagaz lehiatu zuen eta irabazlearengandik, Bruno Schererrengandik, 7 dezimara gelditu zen. Hirugarren postuan Alberto Marcos sailkatu zen. 

Asteburukoa Urienen denboraldiko bigarren lasterketa izan da, eta denboraldiko bigarren podiuma lortu du. Aurretik, iraileko lehenengo asteburuan, hirugarren postua eskuratu zuen Jatako igoeran. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!