Asteburuan jokatu den Jatako igoeran Igor Urien abadiñarrak hirugarren postua lortu du. Abadiñarrak Citroen AX autoagaz lehiatu zuen eta bigarren sailkatuarengandik, Bruno Schererrengandik, dezimaga batera gelditu zen. Garaipena Jose Antonio Lopez Fombonak lortu zuen Audi RS5 DTM autoagaz.