LGTBI HARROTASUNA

[ARGAZI GALERIA] Identitate, orientazio eta genero disidenteek kalera irten dute

Anboto 2022ko eka. 28a, 20:51

Izpilikuak talde feministaren deialdiari erantzunda, abadiñarrek kalera irten dute LGTBI Harrotasuna aldarrikatzeko. Herriko elkarte ugarik egin du bat martxagaz.

"Gaur, gorputz, sexualitate eta identitate desberdinak bizi ditugun herritarrak kalera atera gara. Kalera irten dugu garena aldarrikatzeko. Harro gaudela esateko. Gure bizitzak, gure sexualitateak publikoki bizitzeko, eta arau normatiboak min egiten duela adierazteko", adierazi dute manifestazioko kideek martxaren amaieran. Horrez gainera, LGTBI komunitatea "jasaten ari den indarkeriaren goraldia eta gorrotoa" salatu dituzte. Zornotzako mutil batek jasandako eraso homofoboa, Osloko atentatua eta Bilbon izandako hilketa homofoboak baztertu dituzte, besteak beste. 

Eguenean gehiago

Aldarrikapenek segida izango dute eguenean, ekainaren 30ean. Yogurinha Borovak emanaldia eskainiko du Taberna Zarrako aparkaleku ondoan. Ekitaldia 21:00etan izango da. Durangon ere antolatu dituzte ekintzak. Mugimendu feministak Irakurraldia egingo du eta horren ostean DJ Ainhoaren emanaldia izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!