"Droga delitua" egotzita gizonezko bat atxilotu dute Abadiñon

Anboto 2022ko mai. 20a, 14:26

Ertzaintzak Traña-Matienako taberna batean atxilotu du gizonezkoa. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du goiz honetan Traña-Matienan. Gizonezkoa Zubibitarte kaleko taberna batean atxilotu dute "droga delitua" egotzita. Segurtasun Sailak dio ikerketa zabalik dagoela oraindik. Ez da taberna horretan drogarekin lotuta Ertzaintzak atxiloketaren bat egiten duen lehenengo aldia. Iaz ere antzerako atxiloketa bat ere egon zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!