[BIDEOA] Abadiño futbol taldea Ohorezko Mailara igo da Jon Sanchezek sartutako gol bati esker

Anboto 2022ko mai. 7a, 20:25

Abadiñok 1-0 menderatu du Lekeitio taldea Astolan.

Abadiño futbol taldeak garaipena behar zuen igotzeko. Lekeitio, aldiz, mailari eusteko puntu beharrean zetorren. Lehenengo zati parekatuan ez da golik izan. Bigarren zatiaren hasieran heldu da partiduko gol bakarra, Jon Sanchez (Durango, Abadiñon bizi da, 1986) taldeko kapitainak eskuin hegaleko erdiraketa bat errematatu duenean.

Klubak doako sarrerak jarri ditu eta Astola futbol zelaia bete egin da abadiñarren igoera ikusteko. Zaleak, harmaila nagusian barik, inguruetan eseri dira udaberriko eguzki atsegina aprobetxatzeko.

Abadiñok hiru igoera lortu ditu bost urtean. Iaz, pandemiak baldintzatutako liga arraro batean, Ohorezko Mailatik jaitsi egin zen eta aurten bertara itzultzeko txartela eskuratu du. Aurten Iurretako eta Elorrio dabiltza maila horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!