San Prudentzio jaiak 2022

Gazte eguna eta paella txapelketa bigarren asteburuko plater nagusiak

Maialen Zuazubiskar 2022ko mai. 6a, 09:30

Jaietako lehenengo asteburu jendetsuaren ondoren, abadiñarrak prest dira bigarrenari ere ekiteko. Gaur, esaterako, 21:30etan hasita, txosnagunean Gozategi, State Alerta eta Estutu taldeen kontzertuak egongo dira, eta 22:00etan bertso saioa Errota Kultur Etxean. 

Asteburuko plater nagusiak zapatuko Gazte Eguna eta paella txapelketa izango dira. Gazte Egunari txupinazoagaz eta bazkariagaz emango diote hasiera. Arratsaldean Gazte Eguneko jokoak izango dituzte, eta, ostean, kalejira Sakatu taldeagaz. Gauean, Nikotina, McOnak, DJ Txusti eta Inshore taldeen kontzertuak egongo dira.

Jaiei domekan emango diete amaiera, maiatzak 8, 20:00etan, Donien Atxa kenduta.

"Asteburu arrakastatsua"
San Prudentzio jaietako lehenengo asteburuan jendetza batu zen Traña-Matienan, eta Mikel Garaizabal alkateak balorazio positiboa egin du. "Lehenengo asteburua arrakastatsua izan da eta esango genuke ondo joan dela. Jende asko ibili da eta eguraldia ere lagun izan dugu. Oso giro polita egon da. Ia bigarrena ere horrela doan", gaineratu du alkateak. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!