"Jazo behar zena jazo da". Berba horrekin azaldu du Zarandonak gertatutakoa. "Urte bi baino gehiago direla bizi dute egoerari irtenbide bat emateko eskatzen", nabarmendu du haserre. lan egiten dugu, arriskutsua da. Gainera, hemen gordeta dagoen material guztia herriarena da, udaletik jasotzen dugun diru-laguntzagaz ordaindutakoa".
Katalamixon elkarteko kideek azaldu dutenez, "kalteak neurtzen dihardugu eta hondatu ez den materiala alboko beste gela batera eramaten ari gara". Hala ere, "behin-behineko" irtenbidea bat da udalak eskainitako Zarandonak gogoratu duenez, "arazoa non dagoen aurkitu eta konponbidea eman bitartean emandako konponbide bat. Izan ere, orain utzi diguten gela honetan beste jarduera batzuk garatzen dira. Aste Santuko oporrak direlako momentu honetan ez dute erabiltzen, baina zer gertatuko da gero?". galdetu dute. Arazoari irtenbide bat eman beharrean "partxeak" ipintzen ari dira, behin eta berriz".
Badira urte bi biltegian itoginak agertu zirela lehenengoz, Katalamixon elkartejko kideek nabarmendu dutenez. Orduan hasi ziren teilatuko plaka batzuk jausten. "Gero, itxialdia etorri zen eta lokal gaineko taberna itxita eduki zuten. Tarte hori hondatutakoa konpontzeko baliatuko zutela agindu ziguten, baina arazoak bere horretan jarraitzen du", zioen joan zen maiatzean Zarandonak egoeragaz kezkatuta. Atzo, berriz ere etorri ziren arazoa konpontzera, baina, arratsaldean biltegi guztia uraz beteta aurkitu zuten.
Abadiñoko Udalak Muntsaratzen dituen lokaletan du lekua Katalamixon elkarteak,