Atzo Trencacims ultratraila lehiatu zuten Katalunian. 200 partehartzaileek 75 kilometroko eta 5.300 metroko desnibel positiboari aurre egin behar izan zioten. Emakumeetan Silvia Trigueros abadiñarra izan zen onena. Bere denbora honako hau: 12:18:43. Abadiñarrak proba gogorra izan dela eta oso pozik dagoela adierazi du.
Aurten hiru lasterketa lehiatu ditu eta hiruretan podiumera igo da. Otsailean Errioxako Ogro maratoia irabazi zuen. Ondoren, martxoaren hasieran, bigarren tokian sailkatu zen Kangas mountain Maxi Trail mendi lasterketan eta atzo berriro podiumaren gorenera itzuli zen.