Loteria saltzaileak kexu dira, saldutako txartel bakoitzeko jasotzen dituzten komisioak ez direlako azken 17 urteetan aldatu. Denbora tarte horretan bizimodua garestitu egin dela eta, komisioak eguneratzeko eskaria egin diote Apustuen eta Loterien Erakundeari. Mobilizazioak iragarri dituzte abenduaren 22rako, Gabonetako zozketa nagusia egingo den egunerako.