[BIDEOA] Onddo festa lehertu da Iro Landaluzeren hariztian

Ekaitz Herrera 2021ko ira. 28a, 19:30

Irail bukaera da eta honezkero onddoak gogotik ernaldu dira Iro Landaluzeren hariztian.

Iro Landaluze abadiñarra ezaguna da perretxikoen eta onddoen munduari buruz duen ezagutzagatik. Maite ditu udazkeneko lore horiek, eta oraingoan ere topatu du gurekin zer elkarbanatu. Hara! Irailak 28 ditu eta honezkero onddo mordoa ernaldu da bere hariztian. Ale txikiak dira momentuz, baina egunak pasa ahala bestelakoa izango da kontua. Abadiñarrak aurreratu du egun gutxi barru onddo agerraldiaren jarraipena elkarbanatuko duela berriro ere.

Ez da Landaluzeri horrelakorik gertatzen zaion lehenengo aldia. Uztailean ere antzerako onddo agerraldia izan zuen bere lurretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!