Hainbat herritar batu dira Irazolako zubia ez dezatela bota eskatzeko

Anboto 2021ko ira. 27a, 11:40

Gaur goizeko irudia.

AHTaren obrei lotuta, zubia eraisteko asmoa dute. "Obrek ez dituzte segurtasun neurriak betetzen", diote auzokideek.

Joan zen barikuan ere hainbat auzokide batu ziren Irazolako zubiaren inguruan, momentu hartan botako zutelakoan. Baina, makinak ez ziren agertu. Zubiaren eraisketaren aurkako sinadura bilketa egin zuten zapatuan.

Gaur goizean auzokideak bertara joan dira berriro. Bertan dira Ertzaintzaren patruilak eta baita zubia botatzera doazen beharginak ere. "Eraiste honen ondorioz kamioien joan-etorria etengabea izango da noranzko bakarreko errepide batean, eta gainera, bizilagunentzako ez dago segurtasun neurririk aurreikusita", diote auzokideek. Zubi hori Elorrio-Durango trenbidearen zatia da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!