Enpresa eraikitzaileak AHTren lan eremuaren inguruan dagoen zubia eraisteko asmoa duela salatu dute bizilagunek bertan egindako asanbladaren ostean. "Eraiste honen ondorioz kamioien joan-etorria etengabea izango da noranzko bakarreko errepide batean, eta gainera, bizilagunentzako ez dago segurtasun neurririk aurreikusita", azaldu dute. Bizilagunen arabera, gaur ziren hastekoak eraisketa lanak, "bezperan abisatu gintuzten AHTren eraikuntza enpresatik". Hala ere, ez dira hasi lanetan. Zubiak eraikin gisa duen garrantzia nabarmendu dute, baita ere. "Elorrio-Durango trenbidearen zatia izateak herriaren ondare bihurtzen du".
Horrez gainera, bizilagunak udaletxera joan direla azaldu dute, lan eremuko segurtasunari buruzko txostenak eskatzera. "Oraindik martxan ez dagoen bulegora jotzeko esan digute".