AHTren obren berri emateko, Herritarren Arretarako bulegoa zabalduko du Abadiñoko Udalak

Anboto 2021ko ira. 17a, 14:00

Astelehen eta eguaztenetan irekiko ditu ateak bulego horrek, 11:30-13:30 bitartean. Txanporta kultur etxean eskainiko da zerbitzua. Irailaren 27an irekiko ditu ateak. 

AHTren obren jarraipena egiteko eta herritarrak informatzeko zerbitzua kontratatu du Abadiñoko Udalak. Aurrez aurreko arreta zerbitzuaz gainera, telefono zenbaki bat eta email bat ahalbidetu ditu "obrekin erlazionatutako zalantzei eta gorabeherei arreta orokorra emateko": 616378078 / orodriguez@girder.es.

Azpikontrataturiko enpresa, eragile guztien arteko koordinazioaz ere arduratuko da udalaren arabera. Horrez gainera, Zelaieta eta Muntsaratz batzen dituen errepideko obrak ere koordinatuko ditu bulego honek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!