Rothenberger enpresako beharginek 10 eguneko grebari ekin diote

Anboto 2021ko eka. 7a, 11:44

Patronalaren eta sindikatuen arteko negozioazioak akordio batera ailegatu ezean, ekainaren 17ra arte jarraituko dute greban. Langileek lan hitzarmena berritu gura dute.

Abadiñoko Rothenberger enpresako beharginek hamar eguneko greba hasi dute gaur, eta lanuzteek ekainaren 17ra arte iraungo dute, bitartean, sindikatuen eta patronalaren akordiorik ez badago. Grebarako arrazoia honako hau da: lan hitzarmena berritzea. Hain zuzen ere, duela aste gutxi antzera bateko mobilizazioak egin zituzten lantegian. Bertako sindikatuen arabera, "handia" da lantegian izaten ari diren lan eskaintza, "baina patronala hitzarmenaren negoziazioa blokatzen ari da pandemiaren aitzakipean".

Hitzarmen berrian islatu gura duten puntuetako bat "arloan arloko igoera salariala da. Soldataren gorakada prima bidez gorpuztu barik, kopuruak soldaten oinarrietan igotzea gura dute. Beste aldarrikapenetako bat langileen bajak "bereizketarik barik" kudeatzea da. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, mahai sindikala (ELA, LAB, CCOO) eta patronala hainbat bider batu dira negozioaketak egiteko, baina oraingoz ez dute akordiorik lortu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!