Atzo Gazteluko maratoi erdia lehiatu zuten Abadiñon, Sekulebedarra kirol klubak antolatuta. Euskadiko trail txapelketa ere izan zen. Gizonetan Durango Kirol Taldeko (DKT) Oier Ariznabarreta durangarrak irabazi zuen honako denborarekin: 1.27.55. Gontzal Murgoitio elorriarra azpitxapeldun geratu zen (1.30.34) eta Beñat Catarainek osatu zuen podiuma: 1.33.38. DKTk taldekako sailkapena ere irabazi zuen.
Emakumeetan Onditz Iturbe arratiarrak jantzi zuen txapela: 1.46.47. DKT taldean dabilen Ainara Urrutia aretxabaletarra helmugaratu zen bere ostean (1.55.26) eta Irati Zubizarreta geratu zen hirugarren: 1.59.24. Iraia Garcia zornotzarra podiumaren atarian geratu zen, laugarren. Garazi Sampedro atxondarra, berriz, seigarren izan zen.
20 urtez azpiko gizonen mailan Ibai Larrea, Ekain Larrea eta Jon Baz geratu ziren lehenengo hiru postuetan. Emakumeetan Jone Fuente, June Angulo eta Nora Aranburu izan ziren onenak.
(Argazkiak: Amaia Munitxa)