Gazteluko maratoi erdiak goi mailako korrikalariak batuko ditu

Joseba Derteano 2021ko mai. 27a, 09:11

Domekan lehiatuko den lasterketa berrian trail espezialitateko Euskadiko txapeldunak erabakiko dira.

Sekulebedarra kirol klubak lasterketa berri bat antolatu du domekarako: Gazteluko maratoi erdia, Abadiñoko izen bereko auzoaren inguruan. Proba Zelaietako trinkete parean hasiko da, 10:00etan. Handik Gaztelura joan eta auzoko muga ondoetatik ibiliko dira berriro Zelaietara bueltatu aurretik. 1.200 metroko desnibel positiboa du. 110 korrikalarik parte hartuko dute, espezialitateko onenek, Euskadiko txapeldunak erabakiko dira eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!