"Etxean indarrez sartzeagatik", eta "mehatxu egiteagatik" salatu dute Desokupa; eraikinaren jabeari hirugarren delitu bategatik salatu dute: "norbanakoaren eskubidea modu arbitrarioan egikaritzeagatik". "Legez kanpoko jokaerak dituzten enpresak kontratatzeak hainbat arazo dakartza; inolako emaitzarik gabe dirutza ordaindu ostean bide legalei uko egiten dieten jabeek ondorio judizialei aurre egin beharko diete", azaldu dute ohar baten bidez. Horrez gainera, Alfredo Baeschlin kaleko eraikinak "okupaturik jarraitzen" duela iragarri dute Bilboko Okupazio Bulegotik, bertan bizi zirenak "etxe-huste ilegalaren saiakera gauzatu eta egun gutxitara" ostera bertara sartu ostean.