Abadiñoko lan istripua salatu dute Cosmos Bizkaia enpresaren atarian

Anboto 2021eko apirilaren 12a

Langile bat hil zen Abadiñon apirilaren 9an egondako lan-istripuan. Lan-istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean enpresa parean; enpresa-batzordeak bere osotasunean babestu du mobilizazioa. 

13:30-14:30 bitartean batu dira langileak mobilizazioan. ELA, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek osatzen dute enpresa-batzordea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!