Abadiñoko enpresa batean gertatutako lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute

Anboto 2021ko api. 9a, 20:08

Gaur goizean langile bat hil da Lebario auzoko Cosmos Bizkaia enpresan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez lan-istripu bat izan da goizeko 8:25etan Abadiñon, Lebario auzoko Cosmos Bizkaia enpresan. Langilea oxigeno bonbonak manipulatzen zebilen garabi batekin, eta Osalanek adierazi duenez, kargak harrapatuta geratu da behargina. 

Lan istripua salatzeko kontzentrazioa egin dute 19:45ean, Abadiñoko Traña-Matiena auzoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!