Abadiñoko lan-istripua salatzeko elkarretaratzera deitu dute

Anboto 2021ko api. 9a, 12:25

Kontzentrazioa Trañabarren kalean izango da, garai bateko Matiena okindegiaren aurraldean, 19:45etan.

Abadiñoko herritar talde batek gaur goizean Lebarioko Cosmos Bizkaia enpresan izandako lan-istripua salatzeko kontzentraziora deitu du. Iluntzean egingo dute, 19:45 aldera. Deialdiarekin bat egitera deitu dituzte herritarrak. Trañabarren kalean izango da elkarretaratzea. Garai bateko Matiena okindegiaren aurrealdean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!