Kirolari askoren babesarekin, iazko urte hasieran sortu zen Gu ere bai! kirol ekimena euskal selekzioaren alde lan egiteko eta euskal kirola lantzeko helburuz. Harrezkero, "hainbat ekitaldi eta lan" egiten ari dira Euskal Herri osoan, "gure kirola eta kirolariak nazioartean markak egiten jarraitzeko asmoagaz", ohar batean azaldu dutenez.
Ekimenaren Durangaldeko aurkezpena bihar, martxoak 11, 19:00etan, egingo dute Zelaietako Txanporta kultur etxean eta eskualdeko kirolariei, kirolzaleei nahiz euskal selekzioaren alde dauden guztiei dei egin diete ekitaldira batzeko.