"Ikusi nuen feminismoa iraultzeko heldu zela eta horrek beste kokapen bat hartzea eskatzen digula gizonezkooi"

Ekaitz Herrera 2021ko ots. 19a, 11:05
Arkaitz Otxoantesana eta Julen Azkoaga.

Arkaitz Otxoantesanak eta Julen Azkoagak berdintasuna lantzeko ikastaroetan eman dute izena. Joan zen barikuan egin zuten saioaren lehenengo zatia. Gaur daukate bigarrena.

Zerk bultzatuta eman duzue izena berdintasuna lantzeko ikastaroan? 
Arkaitz Otxoantesana: Orain urte batzuk antzera bateko tailerretan parte hartu nuen. Ikusten nuen mugimendu feminista iraultzeko ailegatu zela eta horrek beste kokapen bat hartzea eskatzen digula gizonezkooi, feminismoari lagundu ahal izateko. Ikastaroak gogoeta egiteko eta norbere buruari buruzko gauza asko zalantzan ipintzeko balio du.
Julen Azkoaga: Garai hauetan ez da aukera askorik egoten halako ikastaroak egiteko, eta uste dut gune hauek aprobetxatu egin behar direla. Beti gaude halako espazioak norberak noiz sortuko zain. Honelako espazioetara natorren aldiro, bueltatzeko gogoz irteten dut.

Gaur jardunaldiaren bigarren zatia landuko duzue. Zer moduz joan da lehenengo zatia?
A.O.: Gustura egon naiz eta gustura irten dut hemendik. Gogotsu nago berriro ere etortzeko.
J.A.: Ni ere oso gustura egon naiz. Egoitz dinamizatzailearen laguntzagaz gune eroso eta seguru bat sortu dugula uste dut. Gauza berezia da kalean egiten ez duguna honelako espazioetan lantzea. Honek erakusten du hemendik kanpora ere gaia landu daitekeela eta gure artean berba egin dezakegula.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!