Sei pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak Abadiñoko hotel batean kalteak eragiteagatik

Maialen Zuazubiskar 2021eko urtarrilaren 25a

Abandonatuta dagoen hotel batera sartu eta hainbat kalte eragiteagatik sei pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak. 

Gertakariak joan zen zapatuan jazo ziren, 18:30 aldera. Sei gazte Abadiñoko hotel batera sartu ziren eta hainbat kalte eragin zituzten, Ertzaintzako iturrien arabera. Tartean, bertan zeuden su-itzalgailuak hustu zituzten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!