1.700 poltsa berrerabilgarri, 17 otzara eta bizikleta elektriko bat. Kopuru horiekin definitu daiteke Abadiñoko Merkatarien Elkartearen kanpaina berria. Otzarak elkartearen parte diren dendetako produktuekin osatu dituzte. AMEko kideek esan dutenez, 300 euroko balioa dute otzarek. Bien bitartean, Hezgarri liburu-dendako erakusleihoan ipiniko dituzte otzarak, ikusgai.
Zozketan parte hartzeko mekanika sinplea da. Herritarrek AMEren barte diren dendetan egin beharko dituzte erosketak. Txartel batean norbere izen-abizenak eta datuak ipini beharko dira. Zozketa urtarrilaren 7an egingo da