#0km

"Mirandan lan egiten duten langile batzuentzat termo batean prestatzen diet janaria"

Jone Guenetxea 2020ko aza. 13a, 09:41

Urkiola inoiz baino ederrago dago, baina inoiz baino jende gutxiago joan daiteke bertara. Herrien itxierak Urkiolako Bizkarra jatetxean eragina izan zuen. Horren ondoren, ostalaritzaren itxiera etorri da. ANBOTOk Eli Bizkarralegorra Bizkarra tabernako jabeagaz hitz egin du.

Zelan hartu dituzue gobernuaren azken neurriak?
Oso txarto. Gainera, gu Urkiolako tontorrean gaudenez, abadiñarrik gehienak hemendik 10 kilometrora bizi dira, eta guk urriaren 25etik ezin izan dugu lanik egin. Herrien itxierak eragin handia izan zuen. Gu bost lagun gara, baina beharginak ERTEan sartu nituen azaroaren 1ean. Herriak itxi ziren asteburuan bezerorik izan ez genuenez, langileekin berba egin eta erabaki hori hartu nuen. Jantokira lagun bi etorri ziren.

Janaria etxera eramaten hasi zarete.
Ez dugu beste aukerarik. Hau etxe handia da, eta guztiz zarratuz gero, akabo. Mirandan lan egiten duten langile batzuentzat termo batean prestatzen diet janaria. Langile bat hemendik pasatzen da eta harantzakoan eraman egiten du. Bueltan, termoa ekartzen dit eta hurrengo egunerako zein janari gura duen esaten dit. Martitzenean, Muruetatik langile batek galdetu zidan ea fabrika batera janaria eramango nuen. Baietz esan nion. Bategaz hasten da.

Hau luzerako doa?
Baliteke Gabonetan poxpoloa apur bat piztea, baina gero berriro ere itxiera etorri daiteke.

Jaso duzue laguntzarik?
Laguntza eskatu bai, baina paper asko bete behar da, azkenean ezer ez jasotzeko. Ordenagailuan trebea ez bazara, denbora galtzen da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!