[BIDEOA] "Elebitasunaren aitzakipean D ereduan gaztelania sartzen da, behar ez denean ere"

Aritz Maldonado 2020ko aza. 12a, 19:57

2019ko urrian, Abadiñoko institutuan D ereduko irakasleentzat hiru formakuntza saio eskaini zituzten, gaztelania hutsean. Lehenengoan hainbat irakaslegaz batera protesta egin eta gero, osteko bietara ez aurkeztea erabaki zuen Andoni Lariz irakasleak. Gero, diziplina auzia zabaldu zioten. Martitzenean, Euskal Herrian Euskarazek gertakari hauen berri eman zuen. Elkartearen berbetan, hezkuntza sisteman euskarak bizi duen egoera "ez normalizatuaren" adibide da. Hainbat eragile eta herritarrek babesa agertu diote Larizi; tartean, Abadiñoko institutuko hainbat irakaslek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!