Illart Zuazubiskarrek hiru dominarekin amaitu du pistako Espainiako txapelketa

Joseba Derteano 2020ko ira. 28a, 08:57

Txirrindulari abadiñarrak zilarrezko bi domina eta brontzezko bat irabazi ditu Tafallan jokatutako txapelketan. 

Eustrak-Euskadi taldeko txirrindularia sasoi onean heldu da Tafallan jokatu diren Espainiako Txapelketara. Abadiñarrak lau probatan parte hartu du eta hiru domina eskuratu ditu. Lehenengoa joan zen eguaztenean lortu zuen; zilarrezko domina bakarkako jazarpenean. Eguenean, berriz, kanporaketan hirugarrena izan zen eta barikuan jokatutako puntuaketan bigarren. 
 
Txapelketa hauetan beste abadiñar bat ere izan da, Markel Rodriguez. Eiser taldeko txirrindulariak kanporaketan seigarren postua lortu zuen. 
 
Urrea Isasirentzat

Emakumezkoetan Ziortza Isasi elorriarrak urrezko domina lortu zuen eguaztenean, bakarko jazarpenean. Parte hartu duen gainerako proba guztietan dominen borrokan aritu da, eta beste behin, sasoi betean dagoela erakutsi du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!