Durangaldeko txirrindulariek lortu dituzte lehenengo dominak: Ziortza Isasik lehenengo postua lortu du jazarpen proban eta urrezko domina jantzi du. Elorriarrak Eukene Larrarte tolosarra menderatu du finalean.
Illart Zuazubiskar abadiñarrak, berriz, segundu bategatik ezin izan du garaipena lortu, eta zilarrezko dominarekin konformatu behar izan du.
Bihar, bi txirrindulariek kanporaketa proba izango dute eta barikuan, puntuaketa.