Berrogeialdia amaituta, gaur itzuli dira klasera Traña-Matienako eskolako 50 ume

Anboto 2020ko ira. 22a, 19:03

Joan zen astetik konfinatuta zeuden LH 6. mailako ikasle batek positibo eman ostean.

Matienako Eskola Publikoko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak berriro hasi dira gaur ikasten modu presentzialean, behin egiaztatu ondoren umeek koronabirusik ez dutela, Abadiñoko Udalak ohar batean jakinarazi duenez.
 
Mikel Garaizabal alkateak eskerrak eman dizkie ikastetxeko zuzendaritzari eta Osakidetzari, "azkar eta eraginkortasunez" martxan jartzeagatik kutsaketak eragozteko protokoloa. 
 
Era berean, alkateak azaldu du ikasturtea hasi baino lehen Udala lanean hasi zela Abadiñoko hiru ikastetxeetako zuzendaritzekin batera, bermatzeko herriko 1.000tik gora ikasleek modu seguruan itzuli ahal izango zirela eskolara. Azpimarratu du, baita ere, "egoera aldakor honetan" udala "ahalegin guztia" egiten ari dela ikastetxeetako ikasleen eta langileen osasuna zaintzeko, eta "halan jarraituko duela" aurrerantzean ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!